Nire lehenengo proiektua panpina artikulatua da (pinotxo) eta hemen duzuenire pinotxoaren irudi bat:
Orain pinotxoa nola egin dudan azalduko dizuet:
MATERIALAK:
- Fotokopia
- Kalkoa
- Okumena
- Egur-listoia
- Gabilak
- Tatxuelak
- Torlojuak
- Azkoinak
- Zirrindolak
- Tenpera
- Soka, haria edo lizta
ERREMINTAK:
- Zulagailu elektrikoa
- Zinta zerra elektrikoa
- Mailua
- Bihurkin laua
- Bihurkin izarduna
- Karraska
- Kola pistola
- Marketeria zerra (elektrikoa eta eskuzkoa)
- Lisa papera
- Mahaiko torlojua
- Sargenta
- Giltza finkoa
PAUSOAK:
- Fotokopia hartu eta okumenaren gainean jarriz kalkatu.
- Okumena hartu eta zatietan moztu: besoak, hankak, gorputza eta txapela, zinta zerra elektrikoa eta marketeria zerrak (elektrikoa eta eskuzkoa) erabiliz.
- Lisatu lisa papera eta karraska erabiliz zati guztiak leun-leunak geratzeko.
- Bigarren txapel zatia burura elkartu tatxuelen bidez.
- Eskua besoarekin pegatu, kola pistola erabiliz.
- Zuloak egin zulagailu elektrikoa erabiliz besoetan, hanketan eta gorputzeko toki batzuetan.
- Margotu pinotxoa tenperak erabiliz.
- Egur listoia hartu eta hiru zatitan moztuz heldulekua egin.
- Heldulekua gurputzaren goiko partera pegatu kola pistola erabiliz.
- Torlojua, zirrindola, okumena, zirrindola, azkoina eta kontrazkoina erabiliz lotu zatiak gorputzera.
- Kontrazkoina egiteko bi giltza finko erabili ditugu.
- Gorputzeko, hanketako eta besoetako bigarren zuloetatik lizta edo soka pasatu, lotuta gera daitezen.
- Azkenik hanketako eta besoetako liztak lotu beste lizta edo soka luzeago batekin.
Beterik gabe espero dut ongi egotea eta gustatzea.
mxsssss
Ane
2 comentarios:
Oso way, neri esaten duztien bezala un poko chapa.
xD
###G#O#R#K#A###
epa ane!!!!!!!!
bueno ba oso nd dau oso poltxa da eeeeeeeeeeee
bueno q sin+ nose q eskribir
***irati***
Publicar un comentario