2009/01/19

Ane Mujikaren pinotxoa

Kaixo, ni Ane mujika naiz eta nire teknologiako lehenengo proiektuari buruz hitz egingo dizuet.
Nire lehenengo proiektua panpina artikulatua da (pinotxo) eta hemen duzuenire pinotxoaren irudi bat:

Orain pinotxoa nola egin dudan azalduko dizuet:

MATERIALAK:

  • Fotokopia
  • Kalkoa
  • Okumena
  • Egur-listoia
  • Gabilak
  • Tatxuelak
  • Torlojuak
  • Azkoinak
  • Zirrindolak
  • Tenpera
  • Soka, haria edo lizta

ERREMINTAK:

  • Zulagailu elektrikoa
  • Zinta zerra elektrikoa
  • Mailua
  • Bihurkin laua
  • Bihurkin izarduna
  • Karraska
  • Kola pistola
  • Marketeria zerra (elektrikoa eta eskuzkoa)
  • Lisa papera
  • Mahaiko torlojua
  • Sargenta
  • Giltza finkoa

PAUSOAK:

  1. Fotokopia hartu eta okumenaren gainean jarriz kalkatu.
  2. Okumena hartu eta zatietan moztu: besoak, hankak, gorputza eta txapela, zinta zerra elektrikoa eta marketeria zerrak (elektrikoa eta eskuzkoa) erabiliz.
  3. Lisatu lisa papera eta karraska erabiliz zati guztiak leun-leunak geratzeko.
  4. Bigarren txapel zatia burura elkartu tatxuelen bidez.
  5. Eskua besoarekin pegatu, kola pistola erabiliz.
  6. Zuloak egin zulagailu elektrikoa erabiliz besoetan, hanketan eta gorputzeko toki batzuetan.
  7. Margotu pinotxoa tenperak erabiliz.
  8. Egur listoia hartu eta hiru zatitan moztuz heldulekua egin.
  9. Heldulekua gurputzaren goiko partera pegatu kola pistola erabiliz.
  10. Torlojua, zirrindola, okumena, zirrindola, azkoina eta kontrazkoina erabiliz lotu zatiak gorputzera.
  11. Kontrazkoina egiteko bi giltza finko erabili ditugu.
  12. Gorputzeko, hanketako eta besoetako bigarren zuloetatik lizta edo soka pasatu, lotuta gera daitezen.
  13. Azkenik hanketako eta besoetako liztak lotu beste lizta edo soka luzeago batekin.

Beterik gabe espero dut ongi egotea eta gustatzea.

mxsssss

Ane













2 comentarios:

ikasleak 1a dijo...

Oso way, neri esaten duztien bezala un poko chapa.
xD
###G#O#R#K#A###

ikasleak 1a dijo...

epa ane!!!!!!!!
bueno ba oso nd dau oso poltxa da eeeeeeeeeeee

bueno q sin+ nose q eskribir

***irati***